×

Wyszukaj artykuł

Podaj imię i nazwisko autora

Podaj tytuł szukanej piosenki

Numen piosenki

Utwory wykonawcy:

Ahanzturaren hilobia

Odolezko mantuz estali du gauak ilargia. Sugarren haserreak lirraren beroa esnatu du. Azken aroaren lehen eguna iritsi da. Hondamena eta sarraskiaren iraultza fededunen munduan gailendu da. Odolezko errekek baso eta ibarrak estali dituzte. Enbor eta h...

Ama Lurra

Ernaldu zen ludia Zerua eta lurra ezkontzean, Barreiatu zen hazia Haizeaz natura orraztean, Murgildu zen guztia Zure negarraz lurzorua estaltzean, Inguratu zenuen ekia Argiaren beroa arnastean, Eta erne zen bizia Uholdea baretzean. Oh! Ama lurra zur...

Arranoaren ahotsa

Argiz beteriko eguna bapatean ilundu da, arranoaren ahotsak gudaren hasiera aitortu du. Mendian behera doaz borrokalari ausartak betiko itzaltzera etsaien bihotza. Aizkorak tente! Arnasa eusteke! etsai maltzurrari diote gudariek egin aurre! Ezpata...

Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar

Ulu ikaragarri batek hodeiertzean aurkitu du oihartzuna. Hainbeste odol irentsitako lurrak asetu du azkenik odol egarria. Hondamendiaren oldarraldiak baretu du bere haserrea, gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa. Esna Ama Lurra! Graipena duzu atej...

Denboraren iluntasuna

Garailearen lumak Odolez idatzi duelako historia, Denboraren iluntasunak Galdu du gure irudia. Herri basatia omen ginen, Ulerkaitza zitzaien siniskera Mendi eta basoetatik Jaso genuelako. Ezjakinak; Lurraren hizkuntza Naturak irakatsi zigulako. Her...

Egunsentiaren heriotza

Agur azken argi izpiei. Heldu da egunsentiaren heriotza. Irrifarre batek estaliko du lurra, irrifarre maltzur, gaixo eta krudela. Alperrikakoak dia erreguak, zuen sakrifizioa, negarra. Aro berri baten etorrera hurbil da, gorroto, malko eta sufrimenduzko...

Ehiztari beltza

Ehiztari amorratua zen abadea, Meza ematen ari zen egunean Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran. Abadea meza bertan behera utziz Erbiaren atzetik joan zen Txakurrak harturik. Bere jainkoak zigortu zuen Mendirik mendi dabil orain Goseak amorraturik Er...

Ekaitzaren deiadarra

Urduritasun handiaren erdian, haizeak orro egiten duen bitartean, argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute. Milaka trumoik infernuaren ateak zabaltzen dituzte. Haizeak itsasoa du astindu eta honen saminak altzatzen dituen olatuak itsasontziar...

Eskualdunak

Ihesi doa denbora, amaigabea haizearen bidaia, errekastoen urak geldiro darrai... Gure herria bere jaiotzean emankortasunaren aberastasuna aurkitu zuen ibai zabala izan zen. Gure arbasoen jatorria hitza eta keinuaren asmamenaren arteragokoa da. Gu...

Etsipenaren ispilu

Behelainoaren estalki hotzak herri traidoreen begirada lausotu du beren etsipenaren ispillu. Beldurraren usainak negar eta aienak bildu ditu haizearen oihartzunean. Erruki arren! Oh izaki jainkozkoak! Erruki arren! Numen ahaltsuak! Gizaki gauzeztan...

Galdutako itxaropenaren eresia

Oskarbi da zerua Anbotoko andereak piztu du bere labea, Eguzki ahula Laino goibeletan aterbetu da. Zintzarri hotsak dira Ilunabarreko ahaide bakarra, Arratsaldeko isiltasuna Hausten duen bizitzaren marmarra. Behelainoa goi-lautadetan Hedaturik daude...

Gau hotz isilaren magalean

Lurrak irentsi ditu Eguneko azken izpiak, Gaueko belaino hotz tristeak. Gauaren usainean numen, lami eta jentilek Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak. Badoaz mendira herritik Andre , neska eta mutilak, Iluntasunaren argitan Izar euriz algarak....

Gaua gauekoentzat...

Eguneko erregeak bere Azken arnasa botatzean, Gaueko erregina gudari Dizdiratsuz zipriztindutako Zeru beltzean barrena Abiatzen da. Gau hegaztien urrubiek Naturaren barrunbeetako Izakiak esnatzen dituzte Haizearen uluruekin lausoturiko Inguru ilunet...

Gauaren irrifarre izkutua

Izatearen jatorriaren mesprezua. Pentsamendu hutsetan oinarrituriko itxaropena. Arima galduen noraeza. Abian jarri da saminaren manua baoetan barren hedatuz. Garai batean babsea eman zizuenaren irrifarre izkutua. Arbasoen jakituria, galdua, zuen itxar...

Guda baten erdian

Guda baten erdian naiz aurkitzen. Ene eskuan daramadan ezpata landarik landa dut eraman. Odolak du etsai nire gorputza lokatzean dira hondoratu ene abarkak, milaka gudari hausarten gorpuek mendietan datzate. Lepo moztuak, beso moztuak, zango moztua...

Heriotza eta geroa

Heriotza; Bizitzaren maisu jakintsua, Munduko nagusi zaharra. Izaki ororen beldur eta Oinazeen borrero zitala, Itzalen munduko ate zabala. Lainopean murgilduriko Ibilbide luzea, Hodeiertzik erakusten Ez duen lurralde hezea, Arima izutuak maldan gora...

Iheslaria

Itzal baten urratsek Isilarazi ditu Gauaren hasperen hotsak; Iheslariaren arnasestuak Beldur lotsatiz bete ditu Basoko zidor laiotzak. Korrika doa mundutik ihes, Bere begiek isurtzen duten Malko bakoitzaren baitan Oroitzapen mundu zabala Anpuluen its...

Inguma

Inguma, ametsen jeinu maltzur eztarrian korapiltzen haiz lo dagoenari arnasa etenaz itolarri jasangaitza sortaraziz. Inguma, amesgaiztoen, lo ezintasunean, senda ezinezko gaitzen jeinu. Heriotzaren azken arnasa bakean hartu ez huen arbaso, noraezean s...

Isiltasunaren hots hutsa

Bizitza eratzen duen iriztuak zeruaren ispilua apurtu du Heriotzaren aurrean belaunikatzeko. Gauzatu da gaua betikotasunean. Behelainoa eta ezereza denboraren iluntasunean nahastu dira. Ipar Haizeraren ezpata hotzak baso eta ibaiak izoztu ditu bere ezt...

Mari (Su ta Gar cover)

Hire diztira dut maite Anbotoko erregina mortal guztien gainetik hegan sua egina. Ta eutsi zan zeruan zehar eguzkia joan eta gero. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat. Libre izateko haiz jaioa. Mari, ez zara izango niretzat. Ni...